Kartela eta beheko argazkia: Gure Esku / Goiko argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko Gure Eskuko kideek, Ekainaren 7ko ekimenaren harira, asteburu honetan mahai informatiboak jarriko dituzte, eta autobus txartelen salmentaren kokapena eta ordutegia ere jakitera eman dituzte.

Bide batez, maiatzaren 17an, zapatua, Musakolako jaiak probestuz eta ekimena bultzatzeko, herritarron argazki jendetsua egingo da San Antolin plazan (soka tira egiten den plazan) 13:00etan. Hona hemen datozen hitzaldiak:
- Maiatzak 16, ostirala, Portaloian, 18:00etatik 20:00etara
- Maiatzak 17, zapatua, Musakolan, Juliver taberna inguruan, 11:30etik 13:30era. Eta 13:00etan argazki jendetsua San Antolin plazan





