Gure Eskuk sinadura bilketa amaitutzat emango du larunbatean Portaloian jarriko duen mahaiarekin

0
274

Testua: Debagoieneko Gure Esku.

Gure Eskuk sustatuta, abenduaren 18an, eguerdiko 12:00etan, Euskal Herri osoko alor ezberdinetako hamarnaka herritar batuko dira Arantzazuko Gandiaga Topagunean, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri adierazpen bat egiteko. Ekitaldi esanguratsu hori baliatuz eta 2020an, 11 GARAren baitan, abiapuntu izan zuen erabakitze eskubidearen aldeko norbanakoen eta eremu guztietako eragileen sinadura bilketari amaiera emateko, Arrasateko eta Antzuolako Gure Eskuko kideok, egun horretan, azken sinadurak biltzeko mahaiak aterako ditugu kalera. Beraz, orain arte sinatzeko aukerarik izan ez duen herritar oro mahaietara hurbiltzera animatzen dugu, bere sinaduraz euskal herritarrok gure etorkizuna libreki erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatzera.

Antzuolan, Zurrategin, 18:30 – 20:00

Arrasaten, Portaloian, 11:00 – 14:00

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen