Gure Eskuk erreferenduma egitearen alde sinadura mahaia jarriko du larunbatean

0
661

Plataforma herritarrak abian du ’Hamaika Gara’ sinadura bilketa. “Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso pilaketa masiboa da ‘Hamaika Gara’ egitasmoa. Erabakitzeko eskubidea gauzatzearen aldeko jarrera nagusia ikustaraztea du helburu, eta Euskal Herriko lurraldeetan urrats eraginkorrak ematea.”

Debagoiendar eragile guztiak gonbidatzen dituzte maiatzaren 22an, larunbata,  bailarako herrietan egingo diren ekitaldietan parte hartzera eta jarriko diren sinadurak biltzeko mahaietara hurbiltzera. Arrasaten Herriko plazan egongo da sinadura eta salmenta mahaia eguerdiko 12:00etan. Ondoren, ekimenaren adierazpena emango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen