Gure Eskuk egitarau berezia antolatu du Tourrari ongi etorria egiteko

0
1197

Gure Eskuk, herriko hainbat eragileekin batera, hainbat ekitaldi antolatu ditu uztailaren 2rako, Tourra Arrasatera helduko den egunerako. Egun horretan, goizean zehar Gure Eskuko kideak Portaloian, Arimazubi, Otalora eta Monterron aldian egongo dira ikurrinak saltzen. Txikitxu Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeek, Erraldoien eta Kilikien Konpartsak, Arrasateko Txistulariek, Arrasateko Gaiteroek eta Arrasateko Trikitilariek kalejirak egingo dituzte goizean zehar.

Bestalde, Atxabalpeko futbol zelaian napar bandera eta ikurrina erraldoia jarriko dituzte, Eibar futbol taldea eta Arrasateko Udalarekin elkarlanean. Udalak herriko atarietan egun horretarako mugikortasunerako argibideak azaltzeko bandoak jarri ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen