Gudarien plaza bete da Figuerasen omenez [Argazki galeria eta bideoak]

0
1970

Figuerasen omenezko punk jaialdia ospatu da San Andresko Gudari plazan. Eszenatokian 8 talde izan dira Figuerasi omenaldia egiteko: Zero, Crap, Kañeria 13, Des-kontrol, Arkada Social, Xementerio, Akulu, Sindy Berbenas eta El Exterminio de la Raza del Mono. Ikusleen artean San Andres eta Arrasateko Figuerasen lagun eta bizilagun asko izan dira. Baita jaialdira etorritako beste herrietako jendea ere. San Andres plaza bete egin da Figuerasi omenaldia egiteko eta jaialdian parte hartu duten taldeen musikarekin gozatzeko. Jaialdia arratsaldeko 19:30ean hasi eta goizeko 2:00ak aldera amaitu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen