Banda biolento bateko gutxienez ustezko kide bat atxilotu dute

0
13012

Guardia zibilak goizeko 06:45 aldera iritsi dira, lekuko batek azaldu digunez, gutxienez lur orotako 6 ibilgailutan. Zarugalde kaleko eta Usaetxe plaza arteko kalexka bat itxita daukate, bertan atari bat eta garajerako sarbide bat daudelarik.

Goizeko 10:10ean 6 ibilgailuak eraikin bereko lurrazpiko garajean sartu dituzte, baliteke, bertako garajeren bat miatzeko. Erguin kaleko 2. zenbakiko atariko atearen kristaletako bat hautsita dago.

Guardia zibilak denera 8 pertsona atxilotu ditu Arrasate, Gasteiz eta Agurainen. Atxilotutakoak ustez ‘Trinitarios’ talde biolentoko partaide dira.

Talde honek droga trafikoa eta banku-iruzurrak egin izan ditu, eta guardia zibilek gaur guztira bost miaketa egin dituzte.

Sarekada hau Gasteizko Instrukzio Epaitegiko 4. Atalak koordinatu du, eta diligentziak sekretupean gordetzea agindu du. Halaber, gehitu dute sarekadak “zabalik jarraitzen” duela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen