GSR: “Eskerrik asko MONDRAGON!”

0
1355

Kooperatibak NBEak hornitzeko egindako ahalegina eskertu du, beren zentroetako osasun-krisia kudeatzen lagundu baitute.

GSR kooperatibak eskerrak eman dizkio Korporazioari, “koronabirusak iraun bitartean gure jarduerarekiko eta gure pertsonekiko erakutsi duen eskuzabaltasun-, zerbitzu- eta laguntza-jarreragatik”. Mariaje Zabaleta zuzendariak berak, GSR talde osoaren izenean, aitortu nahi izan du “gure kooperatibaren bilakaerarekiko eta gure pertsonak babesteko MONDRAGONek  izan duen sentsibilitatearekiko etengabeko kezka”. “Guztiz babestuta sentitu gara”, gaineratu du.

Esker ona GSR dagoen dibisioari berari (Ingeniaritza eta Zerbitzuak), Korporazioari eta, bereziki, hainbat kooperatibari zabaldu nahi izan dute. Hala nola, Orkli, Eroski, Mondragon Assembly, Danobatgroup, Ategi, Bexen eta Fagor Ederlan, zeinek maskarak eta bestelako NBEak ekarri baitzizkien osasun-krisiaren unerik zailenean. “Eskerrak eman behar dizkiegu, gure pertsonak hobeto zaintzeko eta gure zentroetako egoera hori modu eraginkorragoan kudeatzeko aukera eman baitigu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen