Aretxabaletako egoitzako hiru lagun hauek Eibarko Ospitalera eraman zituzten. Horietako bik senda-agiria jaso berri dute. Erietxean jarraitzen duen bestea Gipuzkoako egoitzetan COVID-19a izan duten guztietatik azkena da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere informatu du krisialdiaren hasieratik gaur arte 394 adinekok gainditu dutela gaixotasuna eta 168 pertsona hil direla koronabirusarekin.