“Grupo San Joango arkua mantentzeko konpromisoa hartu du Udalak”

4
927

Asteartean, Grupo San Juango bizilagunen ordezkariak Arrasateko Udaleko ordezkariekin bildu ziren. Maria Ubarretxena alkateaz gain, Ibon Arrupe Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasun Batzordeko presidentea eta Juan Antonio Urdangarin Hirigintza teknikari arduraduna izan ziren bileran.

Auzoko ordezkaritzak azaldu duenez, Ubarretxenak konpromiso batzuk hartu zituen, besteak beste, Grupo San Joango arkua mantentzea, Ekobulebarreko proiektuan beharrezkoak ziren aldaketak eginez. “Auzorako proiektu berria idazteko orduan, Grupo San Joango saneamendu berria sartzeko konpromisoa hartu du. Auzotarren ekarpenak kontuan hartuko dira proiektua behin betiko idazterakoan, eta azpimarratu duten proiektu berrian ez dutela ezer egingo gure onespenik gabe”.

Auzoko jabe gehienak arkua eraistearen aurka agertu dira, sinadura bilketan agerian geratu zenez. Izan ere, jabeen %69k babestu du Udalari asteartean aurkeztu zitzaion idazkia.

4 IRUZKIN

    • Erromatar garaian eraikitako arkua da. Pompeyo berak Construcciones Romero Larrea S.L.-ri eta escayolas Ivan empresei agindu zien eraikitzea , gure herrian dagoen hondarerik baliotsuenetarikoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen