Gozategik Gudarien plaza bete du, eta jai giroa nagusi izan da

0
1579

30 urte betetzen dituen talde ezagunak, besteak beste, ‘Alboka-rocka-joka’ abestia plazaratu du Beñat Barrutia arrasatearrarekin batera bart. Arrasatear gazteak panderoari eragin dio, eta musikariek publikoaren txalo beroak jaso dituzte.

Gogoratzekoa da abesti hau Etxepek bertsionatu egin zuela 2022an. Orioko taldeak bere ibilbideko abesti ugari jendarteratu ditu emanaldian, tartean ‘Nor, nori, nork’ kanta.

Gazte ugarik emanaldiarekin gozatu dute, eta plazan ez da biribilketarik falta izan. Gaur jaiek giro onean aurrera jarraitzen dute, eta hemen duzue jai egitaraua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen