Governors taldea, Hatortxu 10en kanta egindakoa, jaialdian itzuliko da

0
2714

30 edizioren ostean, Hatortxu Rockek agur esango du aurtengoan, eta hitzordu historikoan zenbait talde arrasatearrek ere hartuko dute parte: Governors, Des-Kontrol, Arkada Social edota Never Surrender.

Bideoa: Governors-Hatortxu.

Baieztatu da Juan Sangre arrasatearra frontman duen taldea eszenatokira itzuliko dela, hain zuzen, Lakuntzako jaialdi historikoan.

Hasierako asmoa zen rock talde honek abesti batzuk soilik jotzea, eta ‘Kristal Kolpatuak’ bezala aurkeztu izan da.

Hain zuzen, izen hori dauka Governorsek Hatortxu Rocken 10. edizioarentzat egin zuen abestiak, Sorkun, Eñaut Elorrieta, Koma-ko Brigi eta KOPeko Juanrarekin batera.

Aurtengo ediziora itzulita, Governos animatu egin da eta kontzertu oso bat emango du, hain zuzen, uztailaren 26an (larunbata) 21:15ean ospatuko dena, Antolakuntzak zehaztu bezala.

Aipatzekoa da ere Aitor Bedia ‘Hans’ abeslari duen Añube taldeak ere Lakuntzan zuzenekoa emango duela, talde ugariren artean eta kartelera historiko batekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen