Askapenak eta Irati tabernak antolatuta, Kubatar Iraultzaren garaipenaren urteurrena gogoratzeko hainbat jarduera egin dira. Alde batetik, ‘La gota del agua’ dokumentala eskaini zuten atzo, asteartea, Irati tabernan. Dokumentalaren ostean, Carlos Aznarezek ‘Cuba revolucionaria y las nuevas rebeldias latinoamericanas’ hitzaldia eman zuen Latinoamerikako borroka politiko desberdinetaz hitz eginez.

Gaur, asteazkena berriz, Uztailaren 26an Herriko plazan “Kubak pairatzen darabilen blokeoa inperialista eta kapitalista” salatzeko kontzentrazioa izan da.
Hona hemen bilkuran irakurritako testua: