Arrasateko Udalak antolatutako bisita gidatuen barnean, asteburuan Arrasate monumentala ezagutzeko aukera ere izango da.
Arrasateko Udalak antolatutako bisita gidatuen barnean, bi hitzordu berri izango dira asteburuan. Uztailaren 18an, larunbata, Arrasate monumentala ezagutzen jarraitzeko aukera izango da Ugutz Basauri adituaren eskutik. Bi bisita egingo dira, goizeko 11:00etan euskaraz, eta 12:30ean gazteleraz. Bisitak Herriko plazan hasiko dira.
Bestalde, uztailaren 19an, igandea, Gongetako meatzak ezagutzeko aukera egongo da. Udalatx magaleko meatzea eta handik ateratzen zen mineral preziatua ezagutuko dute parte hartzera animatu direnak. Bisita honetan leku bakarra dago libre.