Goiz pasa atsegina pasatu zuten LEK-eko ikasleek zapatuan!

0
520

Testua: LEK.

Joan den zapatuan, azaroaren 6an, LEK-eko ikasleak oso gustora aritu ziren aurrera eraman genituen ekintza guztietan. Aurreko post-ean aurreratu genuen bezala, LH 2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa izan zuten Aramaion. Ikastetxe ezberdinetako ikasleak elkartu ziren eta jolas ezberdinen bitartez topaketa atsegin batez disfrutatzeko aukera izan zuten. LH 3 eta 4. mailako ikasleak eskaladan trebatu ziren eta kirol honekin disfrutatzeko aukera izan zuten goiz eta arratsaldeko txanda ezberdinetan. Azkenik, LH 5 eta 6. mailako ikasleak saskibaloi txapelketarekin hasi ziren. Hainbat partidu jokatu zituzten eta zapatu honetan, jarraipena emango diote txapelketari. Hemen dituzue ikusgai, zapatuko ekintzen argazkiak.

Asteburu honetan, LH 3 eta 4. mailako ikasleak futbolarekin hasiko dira eta 10:00-12:00 bitartean, futbola sakonago ezagutzeko topaketa ospatuko dute mojategiko errugbi zelaian. Aurrez esan bezala, LH 5 eta 6. mailako ikasleek jarraipena emango diote aurreko asteburuan hasitako saskibaloi txapelketari eta zapatuan txapelketako 2. jardunaldia izango dute 9:30etatik 11:30etara bitartean musakola kiroldegiko eta Antoñako kantxetan. Gure LEKE-ko taldeak ere saskibaloi topaketa ospatuko du OINTXE saskibaloi elkartearekin elkarlanean. Topaketa 12:00etan izango da musakola kiroldegiko kantxan. Hemen daukazue zapatu honetan ospatuko diren ekintzen kartelak: LH 3-4 FUTBOL TOPAKETA , LH 5-6 SASKIBALOI TXAPELKETAKO 2. jardunaldia eta LEKE SASKIBALOI TXAPELKETA.

Ekintza hauetaz aparte, LEK-etik beste hainbat ekintza berezi antolatzen ditugu eta hasiak gara ikasturte honetako lehenego ekintza berezia antolatzen. BITCI-BASKONIA vs REAL MADRIL saskibaloi partidua ikustera joateko izen ematea gaur zabalduko da eta azaroaren 17rarte egongo da zabalik. Ikastetxe bakoitzak bidaliko dizue ekintzan izena emateko jarraitu beharreko prozedura eta partida Gasteizeko Fernando Buesa Arenan izango da azaroaren 25ean , arratsaldeko 20:30etan, beraz, goi mailako saskibaloi partidua ikustea nahi baduzue, gurekin etortzera animatzen zaituztegu!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen