GOIKOBALUKO ERROMERIXIA

0
178

IRAILAREN 24AN, ZAPATUA

EGITARAUA:

11:30. Anabel Ugalde gidari dugula, IBILBIDE GIDATUA egingo dugu Goikobaluko gazteluaren inguruan, Harresi aretotik abiatuta.

12:00. Bisita gidatuan parte hartu ezean, HERRIKO PLAZAN izango dugu hitzordua. Herriko KULTUR taldeetako kideekin elkartu eta KALEJIRAN berotuko ditugu erromeriarako gogoak ALDE ZAHARREKO KALEETAN ZEHAR. Kalejiran Goikobalurako bidea hartuko dugu jarraian.

13:00. DANTZALDIA hasiko da GOIKOBALUN, kultur talde guztien emanaldiekin.

13:45. HERRI OLINPIADAK. Arrasatearren bizkortasuna, erreflexuak eta umorea proban! Eta sari ederrak jokoan!

15:00. BAZKARIA. Heuk eruen, heuk jan!

15:30. UMEENDAKO JOLASAK. Gurasoak patxadan egoteko, zer hobe Txatxilipurdi baino?

15:45. KANTALDI HERRIKOIA Portaloi taldeak lagunduta.

16:30. Aitor Regueiroren KONTZERTU AKUSTIKOA. Musikari oñatiarrak azaroan aurkeztuko du Hygge, bakarlari gisa ondu duen lehenengoko diskoa, eta primizian aurreratuko digu.

17:30. BOROBILEKO DANTZAK ume eta ez hain umeentzat, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz taldeetako kideekin.

18:00. ERROMERIA Trikitixa eskolarekin.

19:00. GOIKOBALUTIK JAITSIERA. Denon artean parkea txukun utzi eta kalerantz!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen