Goikobaluko erromeria bertan behera gelditu da

0
231

Goikobaluko erromeria antolatzen duten kultur taldeek aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki dute, astebururako eguraldi hotza eta, batez ere, euritsua datorrelako. Erromeria lekualdatzeko aukera ezberdinak aztertu dituzte, baita egitaraua eguraldiaren baldintzetara egokitzeko aukera ere. Dena dela, erromeria beste leku batean eginez gero jaiaren esentzia galduko litzatekeela baloratu dute, jaia Goikobalun egiteak ematen dizkiolako zentzua eta xarma egunari. Dena ondo, 2023 hasieran elkartuko dira berriro, udaberri partean data egoki bat bilatu eta erromeria berpizteko gogotsu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen