Goikobalu, Portaloi, AGA, Txorbela eta Izaskun Murgia elkarteak batera abestuko dute

    0
    378

    Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Antolakuntza.

    Aurten ere, datorren asteazkenean, hilak 22, herriko abesbatzok kalera kantuan irtengo gara musikarion zaindaria den Santa Zezili omendu asmoz. Ondorengoek hartuko dugu parte: Goikobalu Abesbatzako taldeak (Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txiki, Goikobalu), Arrasateko Gazte Abesbatza, Txorbela Otxotea, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa eta Portaloi Kultura Elkartea. 19:00etan Portaloian batuko gara, eta bertan kantu batzuk abestu ostean, Herriko plazarantz abiatuko gara.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen