Goikobalu eta Arrasate Gazte Abesbatzak ‘Salve solstitium’ eman dute

0
572

Bi abesbatzekin batera, beste talde batzuetako kantariek ere parte hartu zuten. Baita emanaldirako propio osatutako orkestrak ere. Publikoak eliza bete eta txalo beroak eskaini zizkien.

Sanjoanak ate joka ditugu, eta aurten ere ‘Salve solstitium’ kontzertua eskaini da, San Frantzisko elizan atzo arratsaldean.

Obren artean, Hilarion Eslavaren Salvea izan zen, hau da, San Joan bezperan Parrokiako koruak abesten duen kantua.

Aurten orkestrarako idatzitako bertsioa eskaini da, baita beste pieza hauek ere, besteak beste:

Coldplay-ren “Viva la Vida”, Joan Hermenegildo Montes Capón-en “Negra Sombra”, Mikel Laboaren “Baga Biga Higa” eta La La Land filmeko “Planetarium”.

Zuzendari-lanetan, Iñaki eta Txomin Maidagan aita-semeak aritu ziren. Publikoak eliza goraino bete zuen eta txalo beroak eskaini zituen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen