Goikobalurekin batera, Txorbelak, Parrokiako koruak eta beste bidelagun batzuek ahotsa jarriko dute. Kontzerturako osatu den orkestrak ere parte hartuko du. Emanaldia San Frantziskon izango da.
Argazkia: MB artxiboa.
Ostiral honetan, ekainak 16, Goikobalu eta AGA abesbatzek ‘Salve solstitium’ kontzertua eskainiko dute San Frantzisko elizan, arratsaldeko 20:00etan.
Kontzertu honetan, Goikobalurekin batera, Txorbelak, Parrokiako koruak eta beste bidelagun batzuek ere ahotsa jarriko dute. Kontzerturako osatu den orkestrak ere parte hartuko du.
Eskainiko diren obren artean, Hilarion Eslavaren ‘Salvea’ izango da. Salve hau, San Joan bezperan, Parrokiako koruak abesten duen obra da, baina oraingoan orkestrarako idatzitako bertsioa eskainiko da.
Zuzendari lanetan, Iñaki eta Txomin Maidagan aita-semeak ariko dira.

