Goikobalu abesbatza kalera irtengo da Santa Zezilia omentzeko

0
825

Gaur, azaroak 22, Santa Zezili eguna da, musikarien eguna. Beste urte batez, egun berezi hau ospatzeko Goikobalu Abesbatzako helduen taldea kalera kantuan da. Alde zaharreko kaleetan zehar ibiliko dira arratsaldeko 20:00tatik aurrera. 

Aurten, gainera, Goikobalu Abesbatzak 35 eta Goikobalu Txiki Abesbatzak 30 urte betetzen ditu, eta, hauek ospatzeko, abenduaren 14an kontzertu berezia eskainiko dute Arrasateko San Frantzisko Elizan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen