Zapatu honetan, azaroak 22, Santa Zezilia eguna da, musikarien eguna. Hau ospatu asmoz, Goikobalu Abesbatzako nagusien taldea kalera kantuan irtengo da. Eguerdiko 13:00tan hasita, alde zaharreko kaleetan zehar ibiliko dira, kaleak kantuz girotzen. “Hotza datorkigula eta, goxotu dezagun giroa musikaz eta kantuaz! Gora musika eta gora Santa Zezili!” adierazi dute Abesbatza taldetik.




