Goienerrek energiaren inguruko hitzaldia emango du Ereindajanen

0
593

Goienerrek Arrasateko bulegoen ateak otsailaren 22an irekiko ditu. Arrasateko bulegoa ireki aurretik, Goienerrek aste berezia antolatu du, energia eta merkatu elektrikoan oinarritutako formakuntza eta hitzaldiz betea. Besteak beste, energia berriztagarrien komunitateei, pobrezia energetikoari eta fakturan dirua aurrezteko moduei buruzko solasaldiak izango dira, eskualdeko zenbait eragile eta mugimendu sozialekin elkarlanean.

Bihar, asteazkena, hitzaldi horietako bat eskainiko du Arrasateko Ereindajan dendan. Hitzaldiaren izenburua ‘Autokontsumoa eta Energia Komunitatea’ izango da, eta arratsaldeko 18:30ean hasiko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen