GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azoka egiten ari da Garaian

0
310

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin urtero antolatu ohi duen GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azoka egiten ari da. Aurten baina, leku berrian egin da: Arrasaten, Garaia Parke Teknologikoan. Bi urteko etenaldiaren ostean, berriro ere Lanbide Heziketaren Azoka presentziala berreskuratu da.

GOIAZ! Azokaren helburu nagusia da, prestakuntzaren garrantzia azpimarratzea, Lanbide Heziketa ezagutzera ematea eta lan-merkaturako balizko aukera bezala aurkeztea; bereziki gazteei, baina baita langile, guraso eta orokorrean herritarrei ere. Stand-ak bisitatzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea.

Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera dago bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek partehartzen dute; baita Bastida Akademiak, HHI-EPAk, Bizikasik, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio- mahaiak daude.

BISITA ORDUTEGIA:

  • APIRILAK 6, ASTEAZKENA: 9:00 – 20:00
  • APIRILAK 7, OSTEGUNA: 9:00 – 14:00

Azokako informazio mahaiez gain, bi hitzaldi eta tailer bat ere antolatu dira, apirilaren 6, asteazkenerako. Hitzaldiak Garaia Parke Teknologikoko Muru gelan izango dira (Goiru 1, Arrasate)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen