Otsailaren 20an, astelehenez, hasi eta martxoaren 23ra arte iraungo du, eta hainbat saio eskainiko ditu astelehenetik ostegunera bitartean, 15:00etatik 18:00etara.Ikastaroa doakoa izango da, Lanbidek % 100 lagunduko baitu diruz.
Testua: Mondragon Unibertsitatea.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Lanbidek oztopoak eraitsi nahi dituzte, biek elkarlanean antolatutako «Irisgarritasun unibertsala» ikastaroarekin. Otsailaren 20an, astelehenez, hasi eta martxoaren 23ra arte iraungo du ikastaroak, eta hainbat saio eskainiko ditu astelehenetik ostegunera bitartean, 15:00etatik 18:00etara.
Prestakuntza-ekintza horrek askotariko profilak ditu xede; izan ere, sektore guztietan landu behar da irisgarritasuna: kirolean, ostalaritzan, turismoan, arte grafikoetan, osasunean, eraikuntzan eta obra zibilean, besteak beste. Lanbiden edo beste edozein autonomia-erkidegotako enplegu-zerbitzu publikoan izena emanda dauden langabeei dago zuzenduta batez ere, baina plaza guztien % 30 jardunean diren pertsonek har ditzakete.
Helburu hauek ditu ikastaroak: produktu, zerbitzu eta ingurune guztien erabiltzaileak askotarikoak direla onartu eta barneratzea; diseinu inklusiboko tresnak eta irisgarritasun-arauak ezagutu eta erabiltzea; dibertsitate funtzionala duten pertsonekin enpatia izatea; zahartzen ari den gizarte honetan irisgarritasun unibertsalak duen balio sozial eta estrategikoa ulertzea, eta osasun-, turismo- eta merkataritza-sektoreetako jardunbide egokiak ezagutzea, besteak beste. Gai horiek guziak jorratuta, ikastaroan parte hartzen dutenek irtenbide berritzaileak erabili ahalko dituzte beren bizitza profesionalean, enpresei publiko zabalagora iristen laguntzeko.
Interesatuta daudenek Irune Retolazaren bidez eman dezakete izena, iretolaza@mondragon.edu helbide elektronikoan edo 664265068 telefono-zenbakian.