Argazkiak: Familiak eta Intxorta 1937 / Testua: Intxorta 1937 kultur elkartea.
Intxorta 1937 kultur elkarteak otsailaren 14an Gogorari egin genien eskaerari, Faxistak kanpora Gogorako zerrendetatik! María Jesús San José Sailburuak erantzun du: Ez direla parekatzen kolpe militarraren aldekoak eta erresistenteak izan zirenak kolpe militarrari, eta ikerketa lan sakon baten emaitza dela.

Argazki batek mila hitzek baino gehiago balio duelako, esan behar dugu hasierako argazkietatik hasita, alde bietakoak parekatuta daudela.

Gogoraren zerrendetako ataletan Errepublikanoek eragindako hildako biktimak eta Matxinatuek eragindako hildako biktimak, argazkietan agertzen diren pertsonak berdinak dira.

Debagoiendarrak matxinatuek eraildakoak, Florencia Olazagoitia Zeziaga, Maria Areitio Arana, Paula Mugika Arregi, Emeteria Aranburuzabala Beitia eta Norberto Mondragon Herrasti, Errepublikanoek eragindako hildako biktimaren izenburuaz agertzen dira argazki horretan. Gurentzat hau frankismoaren biktimak iraintzea da. Horregaitik, Nati Roa Bedia (Florentzia Olazagoitiaren senideen izenean), Arantza Sasian Etxabe (Emeteria Aranburuzabalaren senideen izenean), Norberto Mondragon Artola (Norberto Mondragon Errastiren senideen izenean) eta Aurelio Matilla Urrutia (Maria Areitioren senideen izenean) bilobek Gogorari eskatzen diogu gure senideen irudiak kentzeko web gune horietatik.

Bestetik Sailburuak lan sakona egin dela dio, arazoa izan zen bi bandoetako zerrendak egiteko, ikertzaileei ikerketa sakona egiteko beharrezko denbora eman bazitzaien, eta gure ustez ez. Horregaitik ez ziren egon, gaia urteetan landu ditugun talde memorialistekin eta gutxiago biktimen senideekin. Horregaitik Arrasaten bakarrik daude zazpi arrasatearrak matxinatuen bandoan hildakoak bezela, beste ezer gehio jarri gabe, horietatik hiru gudariak izan zirenean eta Santoñan preso hartuta gero beste lau arrasatearrekin behartuta eraman zituztenean.





