Pedro Sanchezek iragarri du murrizketa berriak astelehenean hasi eta apirilaren 9an amaituko direla. Langileek baimen ordaindua izango dute, eta orduak berreskuratuko dituzte isolamendua amaitzen denean.
Moncloan egindako agerraldi batean, Sanchezek esan du “salbuespenezko neurri” horrek berekin ekarriko duela “funtsezkoak ez diren jardueretako langile guztiak” etxean geratu beharko direla astelehenetik aurrera; horretarako, ordaindutako baimen “berreskuragarria” izango dute denbora guztian, eta “normaltasunez” jasoko dute soldata.