Go!azen, jolas ugari, Saguzarraren jaitsiera,… izango dira Elmako Jaietan

0
903

Antolatzaileek 16 ekitaldi prestatu dituzte irailaren 9tik 11ra ospatzeko, adin ezberdinentzako egokiak.

Irudiak: Jaien antolatzaileak.

Pandemiaren ostean, aurten azkenik Elmako etxeetako Saguzarra jaitsi egingo da eta jaiei hasiera emango die irailaren 9an (ostirala).

Antolatzaileek auzoko hainbat negozioren laguntza ekonomikoa izan du 16 ekitaldiko egitaraua antolatzeko.

Herri-bazkarirako tiketak erosgai izango dira 1990 Gastrotekan, Elma tabernan eta Ogi Berrin, helduendako tiketa 25 eurotan eta haurrentzako tiketa 12’5 eurotan.

Gainera, Mondrak, Eibarrek, Realak eta Athleticek elastikoak oparitu dizkiote Antolakuntzari. Nabarmentzekoa da talde txuri-urdinak bi kamiseta oparitu dizkiola, bata neskena eta bestea mutilena. Elastiko hauek zozketa bidez banatuko ditu Antolakuntzak, eta hartara txartelak erosi ahalko dira.

Beste zozketa bat ere izango da, Go!azeneko hainbat kamiseta eta mikrofono berezi bat zozkatuko baitira. Txartelak egun horretan bertan, irailaren 9an, jarriko dira erosgai.

Antolakuntzatik azpimarratu dute Go!azen ikuskizuna ekartzeko oso garrantzitsua izan dela Udalaren partehartzea. Hona hemen jai-egitaraua bere osotasunean:

Ondo pasau!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen