Jai Batzordeak adin guztiei zuzendutako 16 jarduera antolatu ditu.
Argazkia: MB artxiboa.
GELMAk jaiak berreskuratuko ditu asteburu honetan, bi urteko pandemiaren ondoren. Jaiak bihar, ostirala, hasiko dira Saguzarraren jaitsierarekin arratsaldeko 19:00etan. Bihar Gipuzkoan jaieguna denez, goizean irekiko da egitaraua, haurrentzat izango diren herri kirolekin.
Jai batzordeak antolatu dituen ekintzen artean, bihar arratsaldeko Go! Azen ikuskizuna nabarmentzen da, Arrasateko Udalarekin elkarlanean antolatuta. Ikuskizunean hainbat kamiseta eta mikrofono bat zozketatuko dira. Jaietan ere Mondra, Eibar, Erreala eta Athletic taldeen kamiseten zozketan parte hartzeko tiketak salduko dira. Kamiseta hauek taldeek eman dituzte.
EGITARAUA:
