Gizon batek bere semea ezin zaindu eta abandonatu du Bergaran

0
17187

Ertzaintzak azaldu du 39 urteko gizon bat atxilotu zuela atzo, adingabeko bat abandonatzearen ustezko delituagatik. “Atxilotutako gizonezkoa bere 3 urteko semea, maleta batekin batera, abandonatuta utzi zuen Bergarako Ertzain-etxearen aurrean”.

Argazkia: EITB Mediakoa.

Ertzaintzak adierazi du gertakaria atzo, larunbata, arratsaldeko ordu biak inguru izan zen, Bergarako Ertzaintzaren polizia-dependentzien kanpoaldean:

“Kamerak kontrolatzen dituzten agenteek ikusi zuten gizon batek haur txiki bat abandonatzen zuela, maleta batekin batera, sarbideko atearen ondoan”.

Hori ikusirik, “zenbait agente hurbildu, eta ihes egiten saiatzen ari zen gizona atzeman zuten”.

Pertsona horrek azaldu zuen “bere egoera pertsonalaren ondorioz, ezin duela haurraz arduratu, eta agintaritza eskudunek artatu zezaten nahi zuen”.

Adingabe bat abandonatzeagatik atxilotu zuten eta “haurra Larrialdiko Gizarte Zerbitzuen esku utzi zuten, egoera atzerrian dagoen amarekin ebazten den arte”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen