Gizon bat atxilotu dute ustez txakur bat urkatzen saiatzeagatik

1
2066

Atzo arratsaldean 41 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Arrasaten animaliei tratu txarrak emateagatik. Atxilotua txakur bat urkatzen eta atzeko hankak apurtzen saiatu zen.

Gertakariak atzo izan ziren, arratsaldeko sei eta erdiak inguruan, Arrasaten (Gipuzkoa). Herritarren laguntzari esker, 41 urteko gizon bat txakur bati tratu txarrak ematen ari zitzaiola jakin zuen Ertzaintzak.

Jakin ahal izan zenez, txakurrari atzeko hankak apurtzen eta uhalarekin urkatzen saiatu zen, eta garrasiak isilarazten, muturra estaliz.

Jarraian, polizia bertaratu zen gertatutakoa egiaztatzeko, eta agenteak txakurraren dardararen lekuko izan ziren. Horrenbestez, animaliaren aurkako tratu txarren ustezko egilea atxilotu zuten. Atxilotua beste batzuetan inputatu dute antzeko gertakariengatik.

Arrasateko Udaltzaingoak hartu zuen txakurraren ardura eta Bergarako Animalien Zentrora eraman zuen.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen