Giro ezin hobea Ziorla Fest jaialdian

0
1306

Eguerdiko 12:30etatik aurrera txosna zabalik egon da San Isidro plazan, eta arratsaldeko 19:30etan hasi da The Capaces, Cobra eta Los Zarrios taldeek parte hartu duten kontzertua.

Ziorla Fest jaialdiak hasiera eman zion atzo Musakola Jai Batzordeak azaro eta abendurako antolatu duen egitarauari. Eguerdiko 12:30etan txosna ireki zuten San Isidro plazan, eta bertan izan dira Musakolako ostalari guztiak, baita jai batzordeko kideak ere. Antolatzaileek azaldu zutenez, “ekimen honen asmoa auzoko ostalariei laguntzea da.”


Arratsaldeko 19:30etan The Capaces, Cobra eta Los Zarrios taldeek kontzertua eskaini zuten. San Isidro plaza bete egin da arrasatearren, eta bereziki Musakolako bizilagunen, erantzun bikainari esker.


Ez da izango auzoan egingo den jarduera bakarra, jai-batzordeak haur eta nagusientzako egitaraua antolatu baitu. Datorren larunbatean, azaroak 13, Oliver magoak ikuskizun bat eskainiko du Musakola Herri Eskolako patioan arratsaldeko 17:30etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen