Giro ezin hobea nagusi zapatuko LEK-eko areto futboleko topaketan !

0
278

Testua: Leintz Eskola Kirola.

Aurreko asteburuan areto futboleko topaketak ospatu genituen Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian Arizmendi kirol elkartearen laguntzarekin . Lehenengo, LH 3-4. mailakoen txanda izan zen, 20 bat ikasle ibili ziren areto futbolean trebatzen eta ondoren LH 5-6. mailakoen txanda izan zen. Izugarrizko arrakasta izan zuen ekintzak eta 70 neska mutiko inguru urbildu ziren areto futboleko txapelketa jokatzera. Parte hartzaile kopurutsua izan zenez, Luis Ezeiza iakstetxeko kanpoko kantxa ere erabili genuen txapelketa aurrera eramateko. Bertaratutako ikasle denek jarrera eredugarria erakutsi zuten eta eguraldi ona lagun, oso goiz atsegina pasatu zuten. Hemen dituzu zapatuko argazkiak.

Asteburu honetan ez da jardunaldirik egongo eta ostiralean oporrak hartzen ditugunez, aste santuko oporren bueltararte ez dira asteburuko ekintzarik egingo. Oporretatik bueltan, txirrindularitza topaketa ospatuko dugu Almenen Dorletako Ama txirrindularitza elkartearekin batera. Atzo zabaldu zen izen ematea eta apirilak 12rarte izango duzue izena emateko aukera. Izen emateak ikastetxearen bitartez egin ahal izango dituzue eta edozein zalantza duzuela, zuen seme-alaben ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarekin jarri zaitezkete harremanetan.

 Aste santuetako oporrak gainean ditugu eta kirol elkarte batzuk hasi dira beraien aste santuetako kanpusak antolatzen. Mondra futbol taldeak, ointxe saskibaloi elkartea eta AEB eskubaloi elkarteak adibidez, zabaldu dute kanpusean izena emateko epea. Hemen daukazue kanpus bakoitzaren informazioa: MONDRA CF., OINTXE SASKIBALOIA eta AEB eskubaloia.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena aurrera darrai eta dagoeneko ia 140 ikasle baino gehiago dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 650  tontor baino gehiago egin dituzte, beraz, hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zituztegu. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.

Ondo pasa eta asko disfrutatu aste santuetako oporrak!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

Artikulu interesgarria: “Biziaren Oinarri”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen