Giro ederrean ospatu da Ttakun taldearen 30. urteurreneko Txotxparta

0
1202

Bideoak eta argazkiak: Ttakun taldea.

Arrasateko txalaparta taldeak 30 urte egingo ditu aurten, eta urteurreneko egitarauaren lehen ekitaldia atzo ospatu zuten: Txotxparta!

35 lagun inguru autobusez Aramaioko Iturrieta sagardotegira bertaratu ziren, eta “giro ederra izan zen” Ttakun taldeak baieztatu digun bezala.

“Txalaparta bat jarri genuen eta gainera trikitikalariak, pandero-joleak eta albokariak ere aritu ziren. Ederto afaldu genuen, eta aspaldiko partez elkartu ginen Txotxpartan, pandemiaren ostean”.

Urteurren borobilaren harira, Ttakunek kamisetak, sudaderak eta poltsak erosgai jarri ditu, eta Txotxpartan “kamiseta eta sudadera ugari erosi ziren. Oraindik erosgai daude gura duten guztientzat”.

Urte berezi honetan ere ikastaroa antolatu dute Arrasateko beso eta esku trebeek, eta honezkero izen-ematea zabalik duzu. Animatu eta parte hartu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen