Giro ezin hobean, eta eguraldia lagun, ospatu zuten larunbatean Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeko lagunek aurtengo Txotxparta, antolatu duten X. edizioa. 25 pertsona inguru elkartu ziren, tartean baita albokari eta panderojoleak eta, bapo bazkaldu ostean, txalapartak ederki astindu zituzten Zabolain sagardotegiaren kanpoaldean, bideo eta argazki hauetan ikus daitekeenez, arratsalde eta egun ederra igaroz.





