Garagartza auzoko jaiak gaur, ostirala, hasi eta igandera arte luzatuko dira. Aurreko urteetan bezala, jai batzordeak egitarau zabala antolatu du haur eta helduentzat.
Ohi bezala, jaiak Ikurrinaren igoerarekin eta suzirien jaurtiketarekin hasi dira. Arratsalde osoan zehar giro aparta egon da. Ez dira falta izan Buzkantza jana eta trikitilariak. Gauean Buzkantza Rock jaialdia ospatu da. Aurten Kontralde, Oihu!, Assata eta No Somos Cicatriz aritu dira.
Larunbatean eta igandean
Bihar, larunbatea, goizeko 11:00etan dianak auzoko bizilagunak esnatuko ditu eta goiz osoan zehar umeentzako ekintzak izango dira. Eguerdian auzotarrak bazkaltzeko elkartuko dira, baita ere, bingoan jokatzeko eta Irrintzi txapelketarekin gozatzeko. Bertsolariak eta lamiaren etorrera ere ez dira faltako. DJ Goikolea arduratuko da larunbat arratsaldea eta gaua girotzeaz.
Igandean berriz, haurrentzako jarduerak ere izango dira goizean. Meza naguziaren ondoren, euskal dantzak eta auzo luntxa izango dira.















