Giro bikaina Arizmendiarrieta plazan ospatzen ari den 3×3 saskibaloi txapelketan [argazki galeria]

0
673


Leintz Eskola Kirolak antolatuta eta Ointxe! Saskibaloi taldearen laguntzarekin, 3×3 saskibaloi txapelketa ospatzen ari da Arizmendiarrieta plazan. Ia 600 ikasle eta 112 talde ari dira parte hartzen txapelketa honetan, 4 kategoriatan banatuta: benjaminak (LHko 4. maila), alebinak (LHko 5. maila), alebinak (LHko 6. maila) eta infantilak (DBHko 1. eta 2. mailak).


Txapelketa goizeko 10:00etan hasi da benjaminen eta alebinen parte-hartzearekin (LHko 4. eta 5. maila). LHko 3. mailako eta LEKE kirol egokituko ikasleek ere parte hartu dute txapelketan. Arratsaldean, alebinak (LHko 6. maila) eta infantilak (DBHko 1. eta 2. mailak) lehiatuko dira. Partidak arratsaldeko 15:00etan hasiko dira eta arratsaldeko 20:00ak arte luzatuko dira.

Benjaminen eta alebinen (LHko 4. eta 5. maila) partiden emaitzak:

LHko 4 maila:

  • Mutilak:
    • Pandileroak
    • Urdinak
  • Neskak
    • Tigreak
    • Irabazleak 6
  • Mistoa:
    • Hiltzaileak
    • Gepardoak

LHko 5 maila:

  • Mutilak:
    • Mus
    • Eskorpioiak
  • Neskak:
    • Pruatarrak
    • Are junior
  • Mistoa:
    • Ointxeko 4 neska
    • Are neskak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen