Gipuzkoako pentsiodunen bizikleta martxa Arrasatera heldu da eguerdian

0
931

Gipuzkoako pentsiodunek bizikleta martxa antolatu dute maiatzaren 24tik 29ra, ‘Pentsio publiko duinak! Murrizketarik gabe!’ lelopean. Guztira, sei izango dira Gipuzkoa osoa zeharkatuko duten etapak. Gaur eguerdian Arrasatera heldu dira, eta eguerdiko 12:30ean Herriko plazan elkartu dira.

Bertan, Arrasate pentsionisten babesa jaso dute, baita ere, Aita Menniko langileena, ELA eta LAB sindikatuena. Pentsiodunen bizikleta martxa maiatzaren 29an amaituko da, arratsaldeko 16:30ak aldera, Alderdi Ederren, Donostian, eta 17:00etan manifestazio bat abiatuko da bertatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen