Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Sentsibilizazio Kanpaina martxan jarri du

0
745
  • Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak biztanleriaren erantzukizuna bilatu nahian eta 348,70eko tasari aurre egiteko, Sentsibilizazio Kanpaina martxan jarri du berriz ere. 

Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu. Helburua, berriz, herritarrak eta ostalaritza sektorea sentsibilizatzea da COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu behar ditugun neurri higieniko- sanitarioak modu egokian betetzeko.

Kanpaina, 2020ko udan agente berek jorratutakoaren jarraipena da, eta berriro ere, herritarrak, ostalariak eta hauen bezeroak informatzea du xede, indarrean dagoen osasun araudiren arabera ostalaritzan establezimenduetan bete behar diren honako bost oinarrizko portaera-arauei garrantzia emanez: musukoaren erabileraren derrigortasuna, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik; eserita kontsumitzearen derrigortasuna; gehienera lauko taldeetan biltzea; eskuetako garbitasuna; eta 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia mantentzean.

Sentsibilizazio kanpaina aurrera eramateko dinamizatzaile lantaldeak eratu eta prestatu dira, eta hauek informazio/dinamizazio lana egingo dute Euskadiko ostalaritza gune nagusietan, batez ere jende pilaketak aurreikusten diren horietan. Sentsibilizazio kanpainaren bitartez, hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek bere hondar alea jarri nahi dute pandemia indargabetzeko, eta bide batez, ostalaritza eremu segurua dela aldarrikatzeko. Era berean, sentsibilizazio kanpainak irauten duen bitartean musukoak banatuko dira.

SENTSIBILIZAZIOKANPAINAGIPUZKOAN

Gipuzkoan, kanpaina 5000 biztanle baino gehiagoko herri guztietan jorratuko da, hamar egunetan zehar: San Jose zubian zehar (bezperan, hau da, gaur martxoaren 18an hasita) eta baita Aste Santuko jai egunetan ere (martxoaren 31an, asteazkena, hasi eta apirilaren 15a, astelehena, arte).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen