Gerizpetan bada ere, haur eta gaztetxoak euren eguna zukutzen ari dira

0
2583

Gaurkoa ume eta gaztetxoei eskainitako eguna da Arrasateko San Juanetan eta, oraindik ere hainbeste igarritako freskotzea nahi baino gehiago atzeratzen ari den, herriko txikienak euren eguna ahalik eta gehien zukutzen ahalegintzen ari dira, izan Gaztelarurekin jolasean, nahiz Biteriko gerizpean jarritako jokoetan.

Laster aurten 30 urte betetzen dituen Eguzkilaru etorriko da eta denen artean makaltxoa altxako dute Biterin. Bitartean, “Zeuk iñ zeuk jan” kuadrillen arteko bazkarirako prestaketak hasi dituzte atzo gehiegi berandutu ez zirenak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen