Gaur goizean haurrak izan dira Gelmako jaien protagonistak. Puzgarriez gozatu ahal izan dute eta bitartean txaranga batek giroa alaitu du. Bolo-boloa ere izan dute txikienek. Indarrak berritzeko, ondoren, auzotarrak bazkaltzeko elkartu dira. Arratsaldean ekitaldiak jarraitu dira apar festarekin. Gauen berriz, DJ festa eta su artifizialak izango dira.
Igandeko egitaraua
Bihar, igandea, eguerdian kalejira egingo da dultzainero, erraldoi eta buruhandiekin. 14:30tik aurrera paella dastatu ahal izango da. Arratsaldean, berriz, Tor Magoaren emanaldia izango da jaiak ixteko.