Testua eta argazkia: Txatxilipurdi.
Arrasateko gaztetxokoetarako ordezko hezitzaileen lan poltsa osatu nahi dugu.
Lanpostuen ezaugarriak:
- Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.
- Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu.
- Gaztetxokoetako dinamika kudeatu.
Kontutan hartuko da:
- Erdi edota goi mailako titulazioa izan beharko da. Hobetsiko da Gizarte Hezkuntza Gradua edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloan eduki daitezkeen bestelako Gradu batzuk (magisteritza, pedagogia, psikologia, soziologia,…).
- Europako Erreferentzia Markoaren C1 gaitasun maila izatea.
- Gaiarekin lotutako formazioak izatea.
- Begirale titulua izatea.
- Arrasatekoa izatea.
- Lanerako prestutasuna izatea.
- Herrigintzan izandako ibilbidea.
Eskaintzen den lanaldia:
- Ekintza zuzeneko orduen ordezkapenak:
- Auzoetako gaztetxokoetan, asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
- Erdiguneko gaztegunean:
- Ostirala: 18:00-21:00
- Zapatu eta domeka: 17:00-21:00
- Prestaketa orduak: beharraren arabera.
- Kontratuaren iraupena: beharraren arabera.
Aukeraketa prozedura:
- Bidali zure curriculuma helbide honetara: l.sanvicente@txatxilipurdi.eus urriaren 1etik urriaren 9ra bitarte.
- Jasotako curriculumen artean, perfilaren arabera jarriko gara zuekin kontaktuan.
Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta Leiregatik galdetu.