Ttak, Jaiki, EHE eta AGAKO deituak, Arrasateko gazteriak Herriko plaza bete du, “gazteon kriminalizazioa gelditzeko” eskatuz. Bertan irakurritako testua azaldu dutenez “azken hilabeteetan kanpaina polizial eta mediatikoaren bitartez agerian geratu da arduradun politikoek, gazteok erabili nahi gaituztela haien buruak zuritu eta pandemiaren erantzukizuna gure gainuzteko.”

Azpimarratu ere egin nahi izan dute “iazko konfinamendutik ia urte bete pasa den honetan, Arrasateko Zaintza Sareak aurrera egin ahal izateko gazteok egindako lana ahaztu zaigula dirudi.” Amaitzeko, gazteei dei bat egin diete “antolatzen eta borrokatzen jarraitzeko deia luzatu nahi diegu; antolakuntza eta borroka baitira gazteon aurkako kriminalizazioarekin amaitzeko modu bakarrak.”
Hemen Herriko plazan irakurri den testuaren bideoa:
Argi erakutsi dute arrasateko gazteek ez direla boteiloia egiteko eskubidearengatik elkartzen, beraien aurkako kanpaina bat dagoelako baizik
Seinalatuak eta jazartuak diren bitartean PNV eta beraien sokakoak gura dutena egiten duten bitartean.
Biba arrasateko gazte antolatuak, abangoardia politikoa, herriaren etorkizun eta esperantza, azken astean hemen bertan jasan duzuen kontrako kanpainaren aurka, beste behin erakutsiz pantailaren atzean gordetzen direnen frustrazioak eta desmobilizatzeko saiakerak ez direla herri honen ahotsa.
Gora Arrasateko nerabe eta gazteak! Eutsi