Testua eta argazkia: Gaztelupeko Batxilergoko ikasle taldea.
Urriaren 23tik 30era, urtero bezala, Gaztelupeko (Arizmendi Ikastola) Batxilergoko 1. mailan ‘Kulturartekotasuna’ izeneko proiektua landu dugu. Bertan, etorkinen inguruko ikerketa bat aurrera eraman eta prozesuan zehar egiten diren urratsen berri ikerketa-txostenean jasotzea proposatzen zitzaigun. Proiektu honek, ikasten ditugun arlo trinko guztiak biltzen ditu, zehazki, Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Filosofia eta Heziketa Fisikoa.
Lanean aritu garen ikerketa hau argitaratzeko arrazoi nagusiak, errealitatea azaleratzea eta egungo jendea gaiaren inguruan pentsaraztea dira. Arrasaten kultura aniztasunean bizi gara, hau da, hainbat kulturek elkarren artean bizi eta elkarlanean aritzeko gaitasuna dute. Proiektu honek hainbat helburu ditu, esaterako, kulturartekotasuna sustatzeko egitasmo bat aurrera eramatea, gai honen inguruko edukiak barneratzea eta baita beste kulturekiko errespetua sustatzea. Horrez gain, proiektu honek kulturen arteko elkarrizketarako grina pizten du eta elkar bizitzarako oinarri sendoak eraikitzen ditu gure artean.
Gure ikerketan, edozein ikerketetan bezala, hipotesi bat zehazten hasi ginen ondorio batzuk ateratzeko asmoarekin. Lehenik, ‘ Nola integratzen dira nerabe eta haurrak gizarte berri batean?’ galderak abiatuta ikerketa honen hipotesia ondorengo hau izatea erabaki genuen: zazpi-zortzi urte arteko haur etorkinak errazago integratzen dira gizarte berri batean, hamabi-hamahiru urteko nerabe atzerritarrak baino. Hipotesia berresteko, Arizmendi ikastolako Arimazubi gunek bi irakasle (Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak) eta Gaztelupe guneko beste bi irakasle (Bigarren Hezkuntzako 2. mailakoak) elkarrizketatu genituen; galdetegi baten bidez. Irakasleen erantzunak erreparatuz eta bi adin desberdinetako ikasleak alderatu ostean, bertak lortutako informazioa, bildu, grafikoetan irudikatu eta interpretatu genituen.
Emaitzen interpretazioari dagokionez, ikerketa honen hipotesia ezeztatu egin zen. Hau da, Lehen Hezkuntzako haurren bertakotzea Bigarren Hezkuntzakoarekin alderatzen bada, klasez kanpo bakarrik ikus daiteke integrazioa haurretan nerabeetan baino errazagoa dela. Ostera, klase orduetan alderantzizkoa gertatzen da; DBHko atzerritarren integrazioa era egokiagoan ematen da.
Hau ikusita, hipotesia ezeztatzeko egon litezken arrazoiei erreparatzea erabaki genuen. Ondorioztatutako lehen arrazoia, haurtzaroan eta nerabezaroan integrazioaren baloreak eta ezaupideak berdin barneratzen direla izan zitekeen. Eta bigarren arrazoia berriz, gure datu bilketa aurrera eramateko Bigarren Hezkuntzako ikasleak haurtzarok oso gertu daudela izan zitekeen.
Nahiz eta hipotesia ezeztatu, ikerketa honekin izugarri ikasi dugu eta arlo trinkoetan landutako kontzeptuak ez ezik, gizarte anitz bateko baloreak ere barneratzeko gai izan gara.
Beste ikastetxe batzuetan kulturartekotasunarenkin bizi gara, kultur anistasuna onartzen dugulako….. Zorionez ez ditugu proiekturik behar…..