Guraso elkarteak antolaturiko jaialdian 3 guneetako lagunek hartu dute parte, eta gaztaina erreez gain, material salmenta, zuzeneko musika, Buztantxo eta bestelakoak izan dira.

Ehunka pertsonak parte hartu dute gaur arratsaldean Biteri plazan, gehienbat ikasleek, gurasoek, irakasleek eta bestelako lagunek ere.

Buztantxori ongietorri beroa egin zaio eta ondoren gurasoen zein irakasleen taldeak bertan prestaturiko gaztainerreak haurren artean banatu dituzte.

Gainera, Eskola Publikoaren materiala erosgai izan da bertan: kamisetak, sudaderak, biserak eta motxilak.

Hori gutxi ez eta zuzeneko musika ere plazaratu da, Azkaiter Pelox eta Shane Curley-ren eskutik, perkusioa lagun.

Horrenbestez, Arrasate Herri Eskolaren lagunek negu giroari primeran egin diote aurre.








