Gaur hasi dira Bionara bisita gidatuak

1
2862

Gaur hasi dira Bionan igandera arte luzatuko diren bisita gidatuak. Herritar ugari hurbildu da bertara, lokal mitikoa berriz bisitatzeko eta bertako arduradunek jarri dituzten argazkiez gozatzeko. Izan ere, proiektu hau ‘Ez Donk Amaitu’ ekimena dela eta egiten ari diren ekimenen artean dago. Kanpaina oso berezia da, Arrasateko espiritua 80ko hamarkadan aldarrikatu nahi duena, baita garai berezi hau herrian integratu zuten istorio ezberdinak ezagutarazi ere.

Izan ere, “jendeak Biona maite zuen, eta guk islatzen dugun 80ko hamarkada ondo islatzen du. Gainera, RIPek lotura handia dauka Bionarekin”. Bisitetarako, Bionako hormetan lokaleko eta Arrasateko argazki ugarirekin dekoratu dute.

Egitasmoak eskerrak adierazi dizkie “Arrasateko Udalari eta bereziki Udaleko Kultura Sailari, batez ere Jon Garairi, finantzazioan eta lan batzukin lagundu digutelako. Autofinantzaziorako kamisetak atera ditugu”.

Esan bezala, bisitak asteburu osoan zehar egingo dira arratsaldeko 18.00etatik 21.00etara. Azken finean, 80ko hamarkadako espiritua aldarrikatzeko eta gogoratzeko aukera biribila azaroko asteburu honetan. Izan ere, hau ez da proposamen honekin programatu den jarduera bakarra.

Izan ere, Kulturateko Klaustroan bertan erakusketa izango da azaroaren 27ra arte.
Bertan ikusgai daude “flyerrak, kartelak, sarrerak, argazkiak, prentsako argitalpenak eta beste bitxikeria batzuk”. Honekin batera “Udal-Bibliotekako langileek gurekin bat egin dute; punkaren eta 80. hamarkadaren inguruko liburuak bildu dituzte, eta eskura jarri dituzte liburutegiaren fonoteka sailean”.


Dokumentalak:
White Riot: “Ingalaterran arrazakeriaren aurkako mugimenduari buruzkoa da, eta gaurkotasunezko gaia da, orain gutxi Voxekoak hemen egon baitziren. Eskuina gero eta indar handiagoa hartzen ari da, eta nola jokatu horren aurrean”. Azaroaren 16an.

The Allins: “Musikari amerikar baten inguruko dokumenatala, oso polemikoa, eta bere amak kontatzen du. Nolabait hainbat punkiren amen omenezkoa da”. Azaroaren 23an.

Queercore: “Kanadan eta Estatu Batuetan egindako dokumentala da, gay eta lesbianen mugimendua punk eta hardcorean”. Azaroaren 30ean.

Mahai-inguruak:

‘Rocka eta Feminismoa, zertan egin dugu aurrera 80 hamarkadatik’. “Punk inklusiboa zen eta feminismoak bazuen lekua, edo ez?”. Itziar Ziga idazle oso polemikoa, Emagin-eko kide eta kontzertu antolatzaile Miren Aranguren, eta maskulinitatearen inguruko tesia egin duen Jokin Azpiazu soziologoa arituko dira. Azaroaren 17an.

‘Rokanrola drogie donk’: “Lazkao Txiki bertsolariaren ateraldi batetik abiatuta (“Ingelesa, rokanrola eta hori danoi drogie donk”) 80ko pasarteak azalduko dira”. Gregorio Galvez Radio Popularreko irrati esatari jubilatua, Aurora Beltran Taures Zurdoseko front-womana, eta Gotzon Hermosilla idazle eta kazetari barakaldoarra (punka eta hardcore sakon ikertu dituena) arituko dira. Azaroaren 24ean.

Iruzkin 1

  1. Aupa Bionako langileak, batzuk ezagunak beste batzuk ez, Bizkaitarra naz, lanera Gipuzkoara, beti esaten dot etorkina nintzela, probintzia aldatu nuelako eta lana bilatu nuen hemen, harrezkero Arrasaten bizi naz.
    Ezagunak KARMELE, EDURNE BIONAKO LANGILEAK AUPA ZUEK

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen