Gaur goizean jarri da martxan Zalduspe autobus geltokia

11
4202

Zalduspeko behin-behineko geltoki berriak 6 autobusentzako edukiera  du aldi berean eta 3 markesinek osatzen dute. Ibilbide luzeko autobusek Zalduspen izango dute geltokia eta eskualdeko autobusek (hiriartekoak) Nafarroa Etorbidean. Zentroko geralekuak Nafarroa Etorbidera eramango dituzte uztailaren 19tik aurrera.

Tarifa berriak:

• Mugi Txartela gabe 1,35 €
• Mugi txartelarekin: 0,92 €
• Bidaia 1etik 20ra: 0,70 €
• 21-50 bidaia: 0,57 €
• +51 bidaia: 0,40 €

Zalduspeko autobus geltokia herriko beste toki batzuekin lotuko duen 3. autobus linea bat ere jarri dute martxan gaur. 3. lineak ordu bakoitzeko bi zerbitzu ditu. Astelehena/ostirala: lehenengo irteera 7: 35ean eta azkena 20: 05ean. Larunbata: lehenengo irteera 8:35 eta azkena 14:00. Abuztuan ordutegi berezia izango da. Igande eta jaiegunetan ez da zerbitzurik emango. 1. eta 2. lineak orain arte bezala mantenduko dira: bi zerbitzu orduro.


3 linea azkarrak 15 minutuko maiztasuna  du, eta Arruena (Eroski geltokitik), Arimazubi eta San Andres lotuko ditu zuzenean. Mugi txartelarekin, aldaketa doakoa iz da. Ibilbidea eta geralekuak honako hauek dira: Eroski, Gipuzkoa Etorbidea, Maalako errotonda, Otalora Lizentziatua, Muxibarreko errotonda, Zarugalde kalea, Udala plazako errotonda, Arrasate pasealekua (Arimazubi), Alfonso VIII. kalea, Bañez doktorea, maiatzak 1 kalea, Garibai etorbidea, Biteri kalea, Nafarroa etorbidea, Deba etorbidea, Gipuzkoa etorbidea eta Eroski.


Ibilbide luzeko autobus guztiek Zalduspen  dute geltokia: Donostian, Gasteizen (zuzenean), Bilbon eta Loiun, besteak beste. Beste linea guztiek geldialdi bat egingo dute Zalduspen. Zehazki, honako linea hauek geldituko dira Zalduspen:


• DG01: Arrasate – Bilbo (autobidea)
• DG02: Bilbo – Arrasate
• DG05 A: Eibar – Arrasate – Gasteiz (autobidea)
• DG05D: Eibar – Arrasate – Gasteiz (urtegia)
• DG07: Arrasate – Donostia
• DG56B: Arrasate – Loiuko aireportua
• Bizkaibus autobusa Bilborantz
• DG40G: gaueko zerbitzua. Eibar – Eskoriatza
• DG41G: gaueko zerbitzua. Oñati – Leintz Gatzaga

11 IRUZKIN

  1. Zertarako lekuz aldatu? trafikoa ekiditzeko erdigunetik eta hospitalea den leku ain garrantzitsubaten jendez betetzeko? Erdigunetik urrunago? Baina ze onura dakar geltoki honek!

    BAZera kexatzera, naiz eta ezertarako ez balio, baina tira…

  2. Baina zergatik egon behar du istripu edo sustoren bat? Badirudi desiatzen zaudetela herri honetan ezbeharren bat gertatzeko erredito politikoa ateratze aldera. Zalduspek hain zuzen erdigunearen aldean abantaila hori badu, istripu gutxiago sortu beharko lirateke oinezkoen joan-etorria murritzagoa delako.

    • Txapuza ikaragarri bat delako… lekua ez dagoelako prestatuta trafikorako… egin dena izan da erdiguneko pribilegiatu batzuren hoberako ospital ingurua kakaztu… kanpotar eta baliabide baxuagokiak direlako agian? Zalbibar inguruko umeak seguru daude? 20 ko radarraharri bsi eta gero trafiko dena hortik bideratu?

  3. Zalduspen ia bus guztiak daude edo parada dute bertan, eta linea berri bat gainerakoetara mugitzeko… uste det badala garaia hemen idazten dozuen askok duzuen ezkortasun permanente horretatik irteteko…

    • Trafikoa gutxiarazi…5minutu egon naiz begira eta lehen bus bat zegoebean orain 2daude, bat transbordorako… ederra

    • Zurekin ados Marta. Behinguagatik garraio publikuan aldeko apustua ein da herrixan. Aurreko gobernuek ein ez dauiena. Pauso bat gehixau!

      • Autobus gehiago jartzea geltoki barregarri hori jendearengandik urrun dagoelako positiboa da? Ikusten da dirua herritarron poltsikotik ateratzen dela eta politikariek ez dutela diru horren kontzientziarik. Beraien dirua seguru ez dutela horren tentelki gastatzen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen