Goizaldeko 05:45ak aldera, tabernako jabea bere negozioa irekitzear zela, pertsona kaputxadun bat aurkitu du atearen ondoan eserita. Lokalaren barrualdera bizikletaren giltzarrapoaren bila sartu denean, pertsona horrek korrika alde egin du. Orduan konturatu da leiho bat behartzen saiatu direla.
Tabernako arduradunetako bati auzoan azaldu diotenez, bera tabernara heldu baino lehen, tabernako atean hiru pertsona zeuden. Bestalde, auzoko janari denda bateko jabeek, lokaleko atean utzia zegoen ogia, lurrean botata eta birrinduta aurkitu dute gaur goizean.