Dirua eta generoa lapurtu dizkiote Inside dendari, apurketak eginda

0
2545

Gaur goizaldean ezezagun batzuek Portaloian dagoen Inside dendako erakusleihoa hautsi dute estolda baten estalkiarekin. Ertzaintzak jakinarazi digunez, “generoa lurrean botata aurkitu dute, baina oraindik ez dakite ezer lapurtu duten”. Ikerketak irekita jarraitzen du.

Informazio gaurkotua:

Komertzio honetako arduradunak azaldu berri digu, Ertzaintzaren ikerketetan oinarrituta, goizaldeko 03:00ak aldera izan dela lapurreta. Horretarako ezezagunek Monte taberna ondoko estolda-tapa bat hartu dute.

Objektu hori ondoren Zerkaostetako estankoaren kanpoaldean agertu da. Lapurrek, Insideko erakusleihoa apurtzeaz gain, kaxa erregistradorea ere hautsi egin dute, bertako dirua osteko.

Erasoa egiteko, eskularruak erabili dituzte, eta gutxienez kolonia batzuk ere ebatsi dituzte. Komertzioak inbentario sakonagoa egingo du lapurtu dioten guztia zehazteko. Animo Insideko lagunei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen