Gaur eguerdian Ekintzailetza Kooperatiboaren bigarren topaketa egingo da

0
276

Apirilaren 19an, ostirala, 12etan Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboari buruzko bigarren Topaketa egingo da Garaiako Parke Teknologikoan (Arrasaten). DBH 4.mailako eta batxilergoko ikasleei zuzendutako ekimena. Topaketa horretan, gazte ekintzaile koperatiboek, beren esperientzia helaraziko dute, balio demokratikoak zabaltzeko eta ikasleen irteera profesionalak zabaltzeko.

Honako hauek hartuko dute parte:

  • Jaime Bengoa, Arrasateko Udaleko zinegotzia.
  • Eider Etxebarria, BIZIPOZ enpresakoa.
  • Ainhoa Martin, UP ME UP enpresakoa.
  • Ziortza Olano, Bilbao Berrikuntza Faktoriako koordinatzailea eta TeamCoach MTA-n.
  • Alain Rodriguez, MUJERES DE LA LUNA enpresakoa.
  • Elena Pérez, Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.

Antolatzaileak

El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Koperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, Mondragon Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.

Laguntzaileak

Garaia Parke Teknologikoa, Nazioarteko Kooperatiba Aliantza, Saiolan, Leartibai fundazioa, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea eta Asekoop. 2024ko irailaren 9an hasiko da Mondragon City Challenge Nazioarteko Ekintzailetza Kooperatiboko txapelketaren hirugarren edizioko izena emateko epea.

Mondragon City Challenge erronka

Mondragon City Challenge lehiaketaren bigarren edizioko parte-hartzaileek enpresa-proiektu bat hutsetik sortzeko desafioari aurre egin
beharko diote, honako erronka hauetako edozeini helduz
:

  • Erronka teknologiko eta digitala
  • Digitalizazioa, Adimen Artifiziala eta Big Data, herritarren zerbitzura dagoen Teknologia, Automatizazioa, Zibersegurtasuna, ekonomia digital bidezko eta lehiakor baten sustapena, etab.
  • Osasun eta gizarte-arloko erronka
  • Osasun-sistema, arrisku pandemikoak, demografia eta zahartze osasungarria, migrazioa, genero-berdintasuna, zainketa-eredu berriak, etab.
  • Erronka energetiko eta klimatikoa
  • Neutraltasun klimatikoa, Energia-sistemaren deskarbonizazioa, baliabideen eta energiaren erabilera eraginkorra, mugikortasun jasangarri eta adimenduna, bidezko energia-trantsizioa, “From farm to table”, etab.


  • ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen