Gasteizko emakume eta umearen aurkako indarkeria matxista salatu da

0
562

Arrasateko Mugimendu Feministak deituta, bilkurak exijitu du “indarkeria matxistarekin behingoz amaitzeko, estrategia integral oso bat”. Baita “norberak norberaren esparrutik ardurak har ditzala” ere.

Indarkeria matxistak, eta kasu honetan zehazki bikotekide ohi batek, Maialen izeneko emakumea erail du Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuan.

Gainera, bere 3 urteko haurrak ere indarkeria sufritu zuen, eta horregatik Arrasateko atzoko bilkurak indarkeria matxista hori ere gaitzetsi zuen.

Elkarretaratzea Seber Altuben egin zen eta emakume eta gizon ugarik parte hartu zuten. “Epaitegiari eta Ertzaintzari eskatzen diegu argitu ditzatela zergatik ez zioten onartu Maialeni muturreko arriskuko biktima kategoria”.

Bilkurak salatu zuen “indarkeria matxistarekin behingoz amaitzeko, estrategia integral oso baten falta dutela”.

Halaber, “gure samina eta elkartasuna adierazten diegu Maialenen familiari eta lagunei”. Biolentzia honekin amaitzea “jendarte osoaren ardura izan behar du”. “Bada garaia norberak norberaren esparrutik ardurak har ditzan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen